7/20/2009

AN'09 Joseba Solozabal txupinero

Bilboko Aste Nagusirako hilabete baino ez dela falta, Joseba Solozabalek txupina jaurtiko duela jakin dugu gaur. 

Festen antolakuntzak, Deustuko aurkezle hau aukeratu du. Tele Bilbaoko, La kapital gaueko programaren zuzendaria eta Radio Nervion parte hartzailea.

Asko gehiago ez dakit bere bizitzari buruz, baina Bilbon ezaguna dela iruditzen zait, bilbotar guztien aldetik. Gutxienez jarri dizuedan linkarekin...polemikoa bada bai!!

http://www.youtube.com/watch?v=dWWQcHQ3_zQ&eurl=http%3A%2F%2Fcornadasparatodos%2Eblogspot%2Ecom%2F2008%2F08%2Fiaki%2Dy%2Djoseba%2Ddos%2Diconos%2Dde%2Dla%2Daste%2Ehtml&feature=player_embedded

Baina polemikarako, Igorreko Jaietan pregoneroa izango zena, kartzelatik irten eta hilabetera, jaietako pregonero. Auzokide eta abertzale den, Atutxari, bost aldiz hiltzen saiatu zen bati, pregonero izendatu. Ikustekoak jaio gara....baina holakorik!! Txarto igaroko zuen kartzelan baina jaietan ere, politika sartu behar al da?? 

7 comentarios:

  1. baina zelako aurpegia!!! igorretar hori EZ DA PERTSONA ala? Ez da kartzelan egon eta egindakoagatik ordaindu ala? zer egin behar genezake, irla batera bidaldu?

    ResponderEliminar
  2. Bai, hori, zelako aurpegia zuena eta gainera jaietan "PNV herriko jaien kontra" horrelako kartelak.

    Igorretar hori, pertsona da bai, beste guztiak bezala. Nork esan du ezetz ba? Atutxa ez al da pertsona ala? Zergaitik hil nahi zuen? Baina hori ez da arazoa.

    Arazoa, nire ustez, bera pregonero jartzea egokia ez dela da. Beste barik, jaiak politikatik at eta ondo pasetzeko baitira. Politikari buruzko polemiketatik kanpo egon behar dira.

    ResponderEliminar
  3. Lehen anonimo: Nahi baduzu Igorreko hurrengo jaietan Galindo jenerala izango dugu txupinero. Hori ere pertsona da, ados?

    ResponderEliminar
  4. gogoratuko nizuke, Españan eta zoritzarrez EHn ere, frankista et faxisten kale asko ditugula. Gainera, Galindo ez da igorrekoa.

    ResponderEliminar
  5. Bueno ta ze? Ez du axola! Pertsona da, ezta? Bai, EH-n kale faxista asko ditugu (batez ere Nafarroan), baina horrek ez du esan nahi guk gure "faxisteei" omenaldiak egin behar dizkiogula.

    Juduak al gara edo?

    ResponderEliminar
  6. juduak garen ala ez ez dakit. Nik behintzat ez daukat ezer haien kontra. en todo caso, sionisten aurkakoa naiz, palestinar herriariari egiten dieten kaltea dela eta.

    Bestalde,aipatu behar da español egin nahi gaituen konstituzio eta lege guztien arabera ( zuek onartzen dituzuen konstituzio eta legeen arabera) pertsona horrek iada egindakoagatik ordaindu dauela. Zergatiik ezin izango du bere herrian pregonero bezala bizi???
    Orain dela hamar urte herritar bat torturatu zuen ertzain bat izan leike eta bera ez?

    ResponderEliminar
  7. J.Solozabal espainol hutsa da. Lotsagarria euskararekiko jarrera. Animatzen zaituztet TeleBilbao kutrea desintonizatzera edo sekula ez ikustera. Baditugu beste bideak TB ikusteko edo entretenitzeko.

    ResponderEliminar