7/17/2009

IZASKUN BILBAO EUROPAN EUSKARAREN ALDE

EAJ-PNVk euskara aldarrikatu eta Honduraseko kolpea gaitzetsi du Europar legegintzaldiaren hasieran.

"Zorionak, presidente jauna zure hautaketagatik eta arratsalde on legebiltzarkide guztioi eta gu ikustera etorri diren guztiei. Euskara erabiltzen ari naiz, oraindik Europar Legebiltzarrean ez-ofiziala den hizkuntza".

IzaskunEuskal Herriaren hitza Europara eramaten ari den bakarra eta onena!!

Holan hasi dau Izaskun Bilbao Barandicak Europar Legebiltzarrean egin duen lehen hitz egitea. Estrasburgoko tribunan hitz egiteko izan dituen lehen bi minutuak erabiliz. Ez dago turismoa eiten!

Bere agerraldiaren hasieran, Izaskun Bilbaok euskara Europar Legebiltzarreko hizkuntza ofiziala izatea aldarrikatu du "nire ama hizkuntzan ere hitz egiteko aukera izan dezagun, Euskadiren hizkuntzan, Euskaraz", EAJ-PNV integratu den Liberal eta Demokraten ALDE Aliantzaren izenean esan du Hondurasen gertatutakoa "Estatu Kolpea" izan dela;  eta  bere gogoa adierazi du " europar instituzioak beharrezko diplomazia lanean murgil daitezen Honduras herrialdeko hiritar guztien eskubide eta askatasunekiko errespetua bermatze aldera". Bilbaok azpimarratu duenez,  elkarrizketa ezinbestekoa da gatazka hau konpontzeko. 

Azken hau Euskal Herrirako beharrezkoa da baina, betiko arazoak direla medio, Euskal Herrira bakea ez da heltzen. Baina bakea ez da zerutik helduko. EZ! 

Abertzaleon artean konpondu edo gauden bezala geldituko gara. Hau da, Espainiaren menpe. 

Badakit ez dela lehenengo aldia izango eta...Hasierak gatzenak direla, baina egin beharko da, ezta? 

Zorionak Izaskun! Jarraitu holan! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario