7/26/2009

114. Urteurrena


Gaur EAJren 114.urteurrena ospatu dugu Bilbon, nahiz eta izetez San Inazio egunean izan.  Bertan, Iñigo Urkulluren hitzaldia entzun dugu. 

Hemen duzue bere esaldirik aipagarrienak,

"114 urte hauetan erakutsi dugu  guk badakigula sufritzen eta gozatzen. Eta beti... euskal gizartearen ondoan. Gizartean presentzia indartsu eta bizia mantendu  dugu. Horra hor EAJren egitekoa, horra hor  geldituko ez den herri baten bermea. Egitasmoak... baditugu, ideiak... baditugu. Eta... herri hau hobetzeko borondatea ere... badugu" gaineratu du. 

Euskal izate berezitua "narkotizatuko" eta Euzko Alderdi Jeltzalea isilaraziko duen normalizazioa iritsi dela uste dute. Oker daude. Azken urteotan eta ekimen ezberdinen bidez - estatutu politiko berria, kontsulta legea...- euskal autogobernuaren borondatea eguneratzen saiatu izan gara. Euskadiko Autonomi Erkidegoan legebiltzar-gehiengoa izan arren, Espainiar Estatuak eta ordezkaritza handiena duten indar politikoek ate eta leiho guztiak itxi dituzte. Euskadirentzako estatutu berria eztabaidatzea eta adostea eragotzi dute behin eta berriz. Bide honetan EAJk etsiko duela pentsatzen duenak ez du Euzko Alderdi Jeltzalea ezagutzen. Euzko Abertzaleak gara. Euskadi da gure Aberria". 

No hay comentarios:

Publicar un comentario