7/13/2009

ZORIONAK EGOI

Tourrak agur esan dio pirineoei, euskaldunak han egon gara, gure zaletasuna agerian jartzen, baina Euskaltel Euskadik ez du lortu garaipenik, lastima, itzela izango zen! 


Baina Egoi Martinezek (Etxarri-Aranaz, 1978), Tourmalet zazpigarren igarotearren lortu dituen 16 puntuei esker, puntu gorrizko mailot zuria eraztea lortu du. Zorionak Egoi!


Mailot horregaz parisera heldu zen azkeneko euskalduna Domingo "Txomin" Perurena izan zen, 1974ean. 


Nahiz eta garaipenik ez lortu, Migel Madariagaren taldea egunero saiatu da garaipenak lortzen.  Zapatuan Mikel Astarlozak hirugarren bukatu zuen, gaur Amets Txurruka saiatu da garaipena lortzen baina alferrik. Oraindik denbora daukazue mutilok, ANIMO!!


Euskaltel Euskadik bi garaipen lortu ditu Tourrean. Roberto Laiseka izan zen lehena, 2001ean Luz Ardideneko aldatzetan eta beranduago, 2003an, Iban Mayok eman zion beste garaipena, historia asko duen beste mendate batean, Alpe d'Huez-en hain zuzen ere. 


Orain bi helburu dituzue, garaipen partziala eta Egoiren mailota!! Animo eta segi Euskadi mundu osoan anuntziatzen!! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario