7/10/2009

Patxi BBKLive

BBK Livearen atarian Patxi Lopezek bere musika ezagutzarekin berriz harritzen gaitu.

Komunikabideetan hitzegiteaz gain, bere blogean ematen ditu partehartzaileei buruzko iritziak zehazki, azken 10 sarreretatik 5etan. Kanpaina berri bat izan daiteke bere itzura garaikidea saltzeko nolabait, Gernikako aurresku berriztatuaren ildotik jarraitzearren. Baina, erantzuna askoz errezagoa izan daiteke aise hitzegin daitekelako ezagutzen diren gaiei buruz prestakuntzarik, ezagutzarik eta esperientziarik ez daukagunei baino, ekonomiaz esate baterako.

Jotzen ez duzun saxoekin argazki gutxiago, musika taldeei buruzko idazki gutxiago, agerraldi gutxiago eta gazteoi krisiari aurre egiteko lagundu gaitzaketen neurri eraginkorretan lan handi eta sakonagoa egin, “pizte berdeekin” edo hauek barik, egunero jasatzen dugulako egoera ekonomikoaren lazgarritasuna. Nola zehaztuko da etxebizitzen politika berria? Zer gertatuko da Euskarazko eskakizunekin oposizioetan? Noizko Gazte Legea? 

Zu eta zeure kideek martxotik urrirarte bitarteko oporretaz gozatzeko erabakia hartu duzue eta bitartean, euskal gazte askok ezingo dute zuk, zure iphonean Editors edo Dave Mattews Band dituzun taldeen kontzertuetaz onura atera ekonomikoki onartu ezin dezaketelako.

P.D.: Eskerrak BBK Livea Bilbon ospatzen den Gasteizen balitz, zuzenean etxeratu beharko genuke “beste” Patxi batek eraturiko gau aisialdirako politikarengatik.

ESKERRIK ASKO EDER SANCHEZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario