8/03/2009

Gaur ere Rubalcaba jaunaren hitzak entzun behar. Ostiralean ETA kideak Mallorkan zeudela zioen, gero Balentzian, orain turista bezala ihes egin dutela. Bihar zer izango da...Nire ustetan oraingoan oso ondo planeatuta egon da atentatua eta atentatuaren osteko orduak.


Bestalde, ETArekin elkarrizketarik ez dela egongo esaten dihardu eta ezker abertzalea ez dela instituzioetara bueltatuko ETA bizirik jarraitzen duen bitartean. 


Gainera, bere ustetan, hilabete batzuk barru, “podemos asistir a una nueva farsa de Batasuna, que saldrá diciendo aquello de que condena la violencia, y que le demos tiempo para convencer a ETA de que deje de matar y que, por tanto, legalicemos su partido" eta zein uste duzue izango dela bere erantzuna? "radicalmente que no".


Nire ustetan, ezker abertzalea instituzioetan egon behar zuen/da, baina partiduen legearen ondorioz, (26/6/2002), 11 ilegalizazio egon dira. Lege hori, PP-PSOE-IUk onartu zuten,  EAJ-PNVk ez zuen onartu (kontrako bozka eman zuen!), inposatu egin zioten. Batzuk ez dute hori ulertzen, EAJ-PNVk inbentaturiko lege bat dela uste dute edo sinistarazi nahi digute, udaletan egoteko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario