7/09/2009

PePeMenpekotasuna!!

Gaur, Josu Erkorekaren artikulua asko gustatu zait. 


Bertan, Eduardo Madinak (PSOE) eta Alfonso Alonsok (PP) izandako liskar bati buruz hitzegiten da. Liskar hori, atzo Radio Euskadin izan zuten elkarrizketan gertatu zen.


Madinari, euskobarometroan agertutako datuei buruz galdetu zitzaion, ea zer pentsatzen zuen euskal gizartearen %61ak (Gehiago nire ustez!) PSOE eta PPren akordioaren aurka dagoela...


Berak, Madinak, PSOEk, PPrekin duten akordioa, aliantza bat ez dela esan zuen!!  Inbestidurarako akordio bat besterik ez dela...eta gainera, Madinak, PPrekin akordio bat izango balute, berak ere, gaitzetsiko lukeela esan zuen!! TOMA ESA!!


Hori entzutean, Alfonso Alonso popularrak gogor erantzun zion. Madinari erantzun zion, eurekin duten paktua ez dela inbestidurakoa bakarrik, baizik eta legislatura osorako akordioa. Gainera, bota zizkion mehatxuez gain, euskal abertzaletasunarekin izan zituzten gatazkak gogoratu zizkion, beste hainbat gauzez gain. PARECE DE PELIKULA BAINA NAHIZ ETA EZIN SINETSI...ELKARREKIN GOBERNATZEN ARI DIRA!!


Gertakizun honen ondorioz, Lopezek, Madinari belarrietatik tira egin dio, eta ezer gertatu ez bailitzan ibili nahi du, bere erdi gezur eta hitz hutsekin jarraituz. 


Hortaz, eusko barometroaren datuei buruz hitzik ere ez, proposamen berriei buruz ezer ez. Ez dakite zer sinatzen duten ere, gizartea nazkatzen dabiltzate eta PPren menpe daude, txontxongiloak bailiran. 


Euskadiko Sozialistak, PPmenpekotasuna daukate, Espainiar Gobernuaren enbaxadore izateaz gain!!  

No hay comentarios:

Publicar un comentario