7/08/2009

LOPEZ "GURE" LEHENDAKARI?

Hau al da gure benetako lehendakaria? Alderdi politikoek baietz diote, baina nire ustetan gauza askogaitik ez litzateke izan behar.

Gure gizartearen %60 abertzalea edo euskalduna da. Hau da, Euskal Herriaren alde borroka eta lan egiten dute. LOPEZ ESPAINIAR GOBERNUAREN ENBAXADORE da Lakuan. Española da.

Gainera, hauteskunde hauetan, ezker abertzaleari ez zitzaion hauteskuendeetan parte hartzen utzi. Hala ere, ezker abertzalekoek, Otegiren bitartez, "cuanto peor, mejor" zioten eta ez zuten euren botoak beste alderdi abertzale baten alde eman edo euskadiren alde eman. Urrezko botoa eskatu zuten. 100.000 boto jokoz kanpo utziz, Patxi Lopezen faboretan.

Otegik arrazoia zuen, ze ondo bizi garen orain!! Gezur eta argazkien artean, gobernuak ezer ez eginez.

Hauteskundeak egin aurretik, denak PNVren aurka batu eta Ibarretxeren garaipena zapaldu nahi zuten. Horrela gertatu zen.

Orain, hau da dugun lehendakaria, gezurrak eta faltsukeriz jokatzen duen lehendakaria, argazkiak bakarrik ateratzen dituena, galderen edo proposamenen aurrean, ezer erantzuten ez dakiena.

Genteak ez du maite, ez du gogoko, baina bera da lehendakari, urrezko boto eta PP-PSOE-ANV paktuaren ondorioz. Guk abertzale bezala, Euskadiren alde jokatzen jarraitu behar dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario