7/17/2009

GAZTEENTZAKO ZER

EAJ-PNVk azalpenak eskatu ditu gazteei aholkularitza emateko ekimena bertan behera utzi delako


Gasteizko udaleko EAJ-PNVren udal taldeak  gobernu taldeari eskatu dio azal dezan datorren ikasturterako aurreikusita zegoen gazte aholkularitza zerbitzua geldiarazi izana. Bertan behera geratu da  nerabeei lan merkatura sartzeko aukerak azaltzeko DVD elkarreragilea argitaratzeko egitasmoa.  Horretarako 60.000 euroko aurrekontua ezarri zen. Materiala eginda dagoenean eta editatzeko prest, gobernu taldeak geldiaraztea erabaki du. 

Nahiz eta beste hainbat gauza egin daitezkeen gazteen alde...euren erabakiaren ondorioz, 60.000 euro pikutara! 

"Gaurkoa moduko egoera ekonomikoan , benetan garrantzizkoa da  lehenbizi lan merkaturatzen direnek ahal den aholkularitzarik onena izatea. Bere garaian ontzat eman zen nerabeei teknologia berrien bitartez aholkularitza zerbitzua ematea. Ahalegin ekonomiko handia egin da eta ez du inolako zentzurik egitasmoa bertan behera uztea materiala eginda dagoenean. Zinegotzi arduradunak azalpen argia eta zentzuzkoa ematea nahi dugu geldiune honen inguruan " 

3 comentarios:

  1. PNVri, bere gazteak bakarrik interesatu izan zaizkio beti, ha da EGIkoak. Herri desberdinetan, Larrabetz ee horren adibide, gazteok eraikit proiektu ezberdinen kntra, gaztetxeak kasu, gogor oldartu da. Desalojo mehxuak trabak, ertzaink bidali gazteak jipoizera...
    Gure herrian, PNV, Tomasen eskutik Gazte egunari beti jari izan dizkio oztopoak " batzuentzako jaia dela arrazituiz" San Juan egunean sua emateko baimenik ez du emanurteren baten, eta heiko jai batzrdea ere boioteatu egin izan du.
    Beraz, gezurrik ez esateko, artkuluare izenbrua " EGItsuentzako zer? " jarrta, hobeto azalduko zinateke

    ResponderEliminar
  2. Bai noski, ta Gazte Egunak ta Topaguneak denontzako izaten dira. Baina, zeintzuk dira denak? Zuek bakarrik.

    ResponderEliminar
  3. ba orduan adi! hain gutxi ez gara izango ere... ta egitxuek noizko horrelako zerbait?

    ResponderEliminar