7/14/2009

GALDERAK HITZ HUTSAK ENTZUTEKO








Gorbeako asuntoari jarraituz, Emilio Olabarriak galdera batzuk erregistratu ditu Barne ministroa den Alfredo Pérez Rubalcabak azalpenak eman ditzan, 

  • "Zergatik joan den igandean Gorbeia mendiko Gurutzearen inguruan poliziaren kontrol bat instalatu zen, hau da, parke natural babestura igo zuten mendizale guztiei dokumentazioa eskatuz"
  • Komunikabide batzuetan irakurri eta ikusi dituen argazkien arabera,  ikus daiteke goizean goiz hasita Goardia Zibila inguruan hegalaldiak egiten ibili zela, mendizale guztiei dokumentazioa eskatzen eta, horregatik, Emilio Olabarriak horren guztiaren arrazoiak jakin nahi ditu, zeintzuk izan ziren zehatz esparru horretan Goardia Zibilak egin zuen jardun horren arrazoiak. 

Emilio Olabarriak esan du "harrituta" dagoela gertatu den horrekin eta ezin dituela "Barne Ministerioaren horretarako arrazoiak imajinatu ere egin", areago 

  • "Kontuan hartuta duela hilabete baino gutxiago ikusi genuenean Garellano Erregimentuak toki hori bera erabili zuela bere maniobra militarrak egiteko eta, horiek amaitzeko, Gorbeia mendiko Gurutzea bezalako toki berezi eta adierazgarrian bandera espainiarra jartzeko".

No hay comentarios:

Publicar un comentario