8/10/2009

ANDRA MARIEK '09


ORDUA

ABUZTUAK 13

18:30

Umeen Pelota patiduak

21:00

Herri afaria / Kantuz - Kantu


ORDUA

ABUZTUAK 14

21:00

Txupinazoa

Kalejira: Txistulariek, Akermari, ...

22:00

Odoloste jana taberneta

0:00

Erromerie TIRAUKI taldeagaz


ORDUA

ABUZTUAK 15

12:00

Dantza kalejira MARRASKADA taldeagaz

13:30

Pintxo dasteketa plazan

18:30

Asto karreria

19:30

Bertsolariek

22:00

Erromerie

23:00

Kale Antzerkie TRAPU ZAHARRAK


taldeagaz

0:00

Erromerie


ORDUA

ABUZTUAK 16

11:30

Kalejira, erraldoiak

12:30

Umeen jokoak

14:30

Umeen bazkarie

17:00

Pelukeria eta makillaje txapelketa (15


urterarte)

18:30

Goitibehera txapelketa lokala

20:00

Erromerie Gure-Etxean

22:00

Erromerie ZURRUST taldeagaz


8/05/2009

Euskal Encounter '09

Beste egunean, Rubalcabari, Pajini eta Lopezi txistuka jaso zietela ikusi genuen, Mallorkan. Hileta elizkizunean, bera oporretan zegoen, baina lehendakari bezala han agertu zen. Burgosera ez zen joan, ezta ere Eusko Jaurlaritzan Guardia Civileei egin zitzaien omanaldira, baina Mallorkara bai. Manda narices! Hori Ibarretxek egin balu...entzun beharko zituenak!

Gaur alderdiko blog baten Euskal Encounterren (5000 partaide) txituka jaso dutela ikusi dut. Zuek ere ikusi dezazuen hurrengo link hau jartzen dizuet,

http://www.youtube.com/watch?v=xo1p6rYNUgs

Bertan, beste argazki bat ateratzeaz gain, lizentzia libreak, software librea, etab. guztiontzat lortuko dituela esan du... 

8/03/2009

Gaur ere Rubalcaba jaunaren hitzak entzun behar. Ostiralean ETA kideak Mallorkan zeudela zioen, gero Balentzian, orain turista bezala ihes egin dutela. Bihar zer izango da...Nire ustetan oraingoan oso ondo planeatuta egon da atentatua eta atentatuaren osteko orduak.


Bestalde, ETArekin elkarrizketarik ez dela egongo esaten dihardu eta ezker abertzalea ez dela instituzioetara bueltatuko ETA bizirik jarraitzen duen bitartean. 


Gainera, bere ustetan, hilabete batzuk barru, “podemos asistir a una nueva farsa de Batasuna, que saldrá diciendo aquello de que condena la violencia, y que le demos tiempo para convencer a ETA de que deje de matar y que, por tanto, legalicemos su partido" eta zein uste duzue izango dela bere erantzuna? "radicalmente que no".


Nire ustetan, ezker abertzalea instituzioetan egon behar zuen/da, baina partiduen legearen ondorioz, (26/6/2002), 11 ilegalizazio egon dira. Lege hori, PP-PSOE-IUk onartu zuten,  EAJ-PNVk ez zuen onartu (kontrako bozka eman zuen!), inposatu egin zioten. Batzuk ez dute hori ulertzen, EAJ-PNVk inbentaturiko lege bat dela uste dute edo sinistarazi nahi digute, udaletan egoteko. 

7/31/2009

Argazkiak kendu, zertarako?


"El Ayuntamiento de Oiartzun, gobernado por ANV, ha acordado hoy retirar las ocho fotografías de presos de ETA que se exhiben en la fachada de la casa consistorial, tras la orden emitida por el departamento vasco de Interior. 


Esta consejería había instado a este consistorio, así como a los de otros municipios vascos, a que retirasen en un plazo de 24 horas las fotografías o los carteles de presos de ETA colocados en el exterior de sus edificios. 


En el pleno, al que NO SE HA PERMITIDO el acceso, los siete ediles de ANV han aprobado la moción presentada en la que acuerdan retirar estas imágenes en las que aparecen retratados ocho reclusos de ETA residentes en esta localidad." Deian irakurrita atzo.


Hau eta presoen argazkiei buruzko beste hainbat artikulu irakurrita, gogoeta egin ostean, galdera bat datorkit burura;


Larrabetzun ere, presoen kartelak edo irudiak jarrita daude, aste honetan jarriak gainera. Hala ere, Larrabetzu beste egoera baten dago, ANV ez dago gobernuan, udaletxean oraindik ez dago kartelik, Ares-ek ez daki Larrabetzu existitzen denik,... baina zer gertatuko da Aresek kentzeko agindua ematen baldin badu? Zer egingo dute PNVk, EB-Aralarrek eta ANVk? 

7/30/2009

LA QUIMERA DE ETA

Zigor Goikoetxea, Bizkaia komandoko burua zenaren anaia, "persona no grata" izendatu dute, Getxoko udalean eginiko mozioaren ondorioz. Bertan, PP eta PSEren aldeko botoak izan ditu, PNV eta Alternativa (EB) abstenitu egin dira.


Gertaera hau, PPren ezinegonak sortarazita dago. Ulergarria da , baina honek ez du laguntzen herrian hobeto bizitzeko. 


Zigor, kartzelatik irten zen Uztailaren 15ean, herrira heltzean heroi bat bezala egin zioten ongietorria. Horrelako ekintzek, "hechan más leña al fuego", orain Getxoko jaiak hastera doaz, zer gertatuko da, ertzainak, kartelak kentzen hasiko direnean? PPko bozeramailearentzat, "Con motivo de su puesta en libertad provisional, el pasado miércoles 15 de Julio, Zigor Goikoetxea fue recibido en una calle del municipio como si de un héroe se tratará. Una imagen repulsiva y que produce una grave lesión moral a toda persona que se considere demócrata" 


Bestalde, aipatu behar da, orain bi aste, Goikoetxeatarren baserriak sua hartu zuela pertsona batzuk likido errekorra bota ostean. Gainera, fatxadan pintada batzuk izan zituen; “Zigor asesino”, “Estás muerto”, “Terroristas moríos”, “Viva España” eta “Goikoetxea, hijo de puta”. ETAren atentatuak gaitzezten ditudan bezela, holango ekintzak ere, gaitzetsi behar ditut. 


Ezin gara bakean bizi? Guztiok dakigu, "ojo por ojo, diente por diente" egiten eta besteak hau egiten badu, nik gehiago....baina, hau al da bidea? 


Por cierto, a los que decían que cuanto peor, mejor... esto es estar mejor?

7/29/2009

INDEPENDENTZIATIK HURBILAGO?

ETA gaur ere protagonista, 200kg-ko bonba jarri du Burgosen, hildakorik ez dago baina egon zitezkeen, aurretiaz mesurik ez baitu bidali. 

50 urte beteko ditu eta oraindik ezer lortu gabe. Hitz polit asko eta sufrimendu asko bakarrik, sozialisten antzera baina sufrimendua gehituz. 

50 pasako dira bere sorreratik eta zeintzuk dira bere emoitzak? Politikari dagokionez, bat ere ez.  PERO NI UNO SOLO. Ni la independencia, ni el socialismo, ni el avance de la conciencia nacional, ni la territorialidad, ni el reconocimiento del derecho a la autodeterminación. Ni el mínimo grado de bienestar, de autogobierno.

Bestalde, goraipatzekoa da, ETAk aktuatzen duenean beste batzuek duten isiltasuna. Ez dute ezer esaten. Pozik egongo dira, Euskadiren alde zerbait egin dutelakoan, zerbait lortu al dute honekin? Hobeto al gaude? Independentziatik hurbilago al gaude?

Hau da hau, guk daukagun gurutzea. Gorbeakoaz gain...

7/27/2009

CONFIANZA=0

CIS-k  (Centro de Investigaciones Sociologicas) inkesta bat egin du Espainia osoan, edade, herri, sexu, etab. arabera. Bertan, honako galdera hauekin gelditzen naiz. 


Estudio nº 2.811 Barómetro de julio Julio 2009 

   

Pregunta 14 

El Presidente del Gobierno, José Luis Rodríguez Zapatero, ¿le inspira, personalmente,…? 

 

Mucha confianza 4.5 

Bastante confianza 24.9 

Poca confianza 35.9 

Ninguna confianza  31.9  

               

             %67,8 biak batera hartuz gero.  Gizartearen 2/3.



Pregunta 15 

¿Y el Presidente del PP, Mariano Rajoy, le inspira, personalmente,…? 

 

Mucha confianza 1.4 

Bastante confianza 15.7 

Poca confianza 37.1 

Ninguna confianza  42.8             


               %79,9 biak batera hartuz. Gizartearen 4/5a....ni mas ni menos.

 

Espainian honako notak atera dituzte alderdi politikoko buruzagiek; inork ez du 5a gainditzen eta ez dira bat ere konfidantzazkoak. Ez dute sinisgarritasunik. Gainera, langabezia eta egoera ekonomikoa dituzte arazo larrienentzat. Euskal Herriko datuak ikusteko irrikitan nago. Oraindik Gobernu berriak 100 egun ez ditu egin, baina...zerbait egin al du? Gizarteak zer pentsatuko du euretaz?

7/26/2009

114. Urteurrena


Gaur EAJren 114.urteurrena ospatu dugu Bilbon, nahiz eta izetez San Inazio egunean izan.  Bertan, Iñigo Urkulluren hitzaldia entzun dugu. 

Hemen duzue bere esaldirik aipagarrienak,

"114 urte hauetan erakutsi dugu  guk badakigula sufritzen eta gozatzen. Eta beti... euskal gizartearen ondoan. Gizartean presentzia indartsu eta bizia mantendu  dugu. Horra hor EAJren egitekoa, horra hor  geldituko ez den herri baten bermea. Egitasmoak... baditugu, ideiak... baditugu. Eta... herri hau hobetzeko borondatea ere... badugu" gaineratu du. 

Euskal izate berezitua "narkotizatuko" eta Euzko Alderdi Jeltzalea isilaraziko duen normalizazioa iritsi dela uste dute. Oker daude. Azken urteotan eta ekimen ezberdinen bidez - estatutu politiko berria, kontsulta legea...- euskal autogobernuaren borondatea eguneratzen saiatu izan gara. Euskadiko Autonomi Erkidegoan legebiltzar-gehiengoa izan arren, Espainiar Estatuak eta ordezkaritza handiena duten indar politikoek ate eta leiho guztiak itxi dituzte. Euskadirentzako estatutu berria eztabaidatzea eta adostea eragotzi dute behin eta berriz. Bide honetan EAJk etsiko duela pentsatzen duenak ez du Euzko Alderdi Jeltzalea ezagutzen. Euzko Abertzaleak gara. Euskadi da gure Aberria".